Ekoizpen lokala eta artea batzen dira Lurretik sukalderan, Tolosako merkatuan

Lurretik sukaldera, gure baserrietan ekoizten den guztiaren erakuslehio bizi bat da. Tolosako merkatuan, produktu autoktonoak dastatzeko aukera izango duzu, gure kultura eta sentimendu intimoenei lotua.
Tolosaldeako baserritarren gelaurrea. Gure produktuak eskaintzen ditugu, antzineko jakinduriarekin, gure lurreko zaporea ukigabe kontserbatuz, identifikatzen eta hurbiltzen gaituzten produktuak.
Lurlan Baserritar Elkartea euskal nekazal-elikagaien industriaren barruan erreferente izaten ari da, komertzializazio bide berriak irekitzeko erronka asumituz eta gizartearekin harremantzeko zubiak sortuz.
Lurlan Baserritar Elkarteak pauso bat aurrera ematen du LurlanArt espazioa sustatuz, artea landa ingurunera hurbiltzeko helburuarekin, izaera anitzeko ekintzekin, antzerkia, musika, zinema, erakusketak, etabar.
LurlanArt datorren uztailaren 1ean (larunbata) inauguratuko da, goizeko 10etatik 12etara, Ibarlur kooperatiba ibartarraren eskutik, Bio pipar ekologikoaren aurkezpenarekin, eta performance artistikoarekin, Jorge Carbalho eta Seila Fernandez WomanSarea ko bazkideen eskutik.
WomanSarea sare sozialean izena eman, saretu zaitez kideekin eta jarraitu itzazu Lurlan Baserritar Elkartearen aktibitateak eta ekintzak.

KAIXO!

Kontaktuan jarri nahi duzu? Zalantzaren bat duzu? Bete ondorengo eremuak eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

CERRAR
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?