Ibarlur pipar Ekologikoa aurkeztuko da abuztuaren 15ean Donostian

Ibarrako Piparra Kooperatiba Elkartea Ibarrako bost laborik osatzen dute, eta piperra lantzen dute. Aukeraketa egin ondoren kristalezko potoetan ontziratzen dituzte, eta garraztasun gutxiko ardo-ozpinetan bustita geratzen dira, gatz gutxirekin. Honela, ahosabaian halako goxotasun berezia eta zapore bikaina sumatzen dira.
Ekoizeek kontu handiz eta arian-arian biltzen dute piperra, hazi ahala, piperra homogeneoa, suabea eta fina izan dadin. Egun Ibarlur merkataritza izenarekin merkaturatzen da, eta kalitateko saltokietan eta delicatesen dendetan daude salgai.
Datorren abuztuaren 15ean Donostiako Aste Nagusiaren baitan, Lurlan Baserritar Elkarteak antolatu duen bertako produktuen azokan (Loiola kalean) aurkeztuko dute nekazaritza-erakundeetako ordezkari ezberdinekin batera; ENEEK, Ibarlur, Lurlan Baserritar Elkartea eta Barazki Bizidunak.
Egitaraua:
11:00 Prentsaurrekoa ENEEK, Ibarlur, Lurlan Baserritar Elkartea eta Barazki Bizidunak.
11.30 Showcooking. Gildak lau era desberdinetara.
12.00 Pipar lunch (dastaketa)
18.00 Showcooking. Plater bat aurkeztuko da bio piparrarekin.
Zatoz Bio Pipar ekologikoaren aurkezpenera eta bat egin bertako ekoizleekin.

KAIXO!

Kontaktuan jarri nahi duzu? Zalantzaren bat duzu? Bete ondorengo eremuak eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?