Arantxa Garaiburu gaztagileari elkarrizketa

Larte Gaztandegian lanean aurkitu dugu Arantxa Garaiburu, Larte-ko jabea eta gaztagilea da bera, eta Tolomendi eskualdeko landa garapen elkarteko kidea.  Amezketan du bere lantokia, landa ingurune zoragarri batez inguratuta, eta bere jardunaz solasean aritu gara denbora luzean, ezin izan diogu tentazioari eutsi, eta elkarrizketa amaitu bezain pronto, ekoizten duen gazta dastatzeko aukera izan dugu.

Osasungintzan urte luzez aritu ondoren, gaztagintzari ekin zion familiako artzantza tradizioari helduaz. Idiazabal sor-markaren baitan, ardi gazta naturala eta ketua artisau eran ekoizten ditu Amezketako Larte Gaztandegian.
Nazioarteko sariak eskuratu dituen, artisau eran eginiko gazta urdinaren Idiazabal Jatorri Izendapena eta Artzai Gaztako kide izatearekin batera, Larsabi Elkarteko lehendakariordea ere bada.

Larte Gaztandegiko produktuak, salmenta zuzena oinarri izanik, Tolosako Azoka eta gure lurraldeko hainbat establezimendutan eskuratu eta dastatu ditzakete kontsumitzaileek. Era berean, artisau eran ekoiztutako gazten elaborazioa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskeintzen dio kontsumitzaileari, Larte Gaztandegian egiten diren bisita gidatuetan. Larte gazten eskaintza zabala osatzen du.

Ondoko bideoan Arantxaren testigantza entzuteko aukera duzu, eskualdeko beste ekoizlenekin batera.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?