Ttantta garagardoa ez da garagardo sinple bat. Lerro hau irakurtzen zenuen bitartean, ziur pentsatu duzula etiketa guztietan berdina jartzen duela, baina oraingoan serio ari gara. Garagardo hau haratago doa eta zurekin konpartitu nahi ditugu proiektuaren helburuak bere osotasunean ulertu dezazun:
Bertako garagardoa da.
Etiketa bertako artisten lanek osatzen dute.
Helburu nagusiak garagardotegien eta bertako artisten lana fusionatzea, eta aldi berean, beraien lanak zabaltzea dira.
Tirada bakoitzean garagardoaren marka, barietatea eta artistak aldatuko dira.
Pintura, ilustrazioa, argazkigintza eta edozein arte motarentzako tokia dago.
Etengabe mugimenduan egongo den proiektu bat da, gargardotegi eta artistei espazio bat eskaintzea beraien lana ezagutarazteko.
Eman izena komunitatean eta batu zaitez artistekin.
