Coordinadas, Emakumeen Ekintzailetza eta Jabekuntza 1. Jardunaldia, dimentsio nazionaleko ebentu bat da. Momentuz Init Landek presentzia duen bi hiri nagusietan ospatzen dute, Zaragoza eta Bilbo, lurralde osoan aplikagarriak diren ikaskuntzak eta ekintzak sortzeko helburuarekin. Bi edizio hauen emaitza gisa gisa aholku-gidak egingo dira, estatu mailan komunikatuak izango direnak, ebentuetatik haratago ekintzekin jarraitzeko xedearekin.
Pasatako irailaren 21ean Zaragozan ospatu zen Coordinadas, Emakumeen Ekintzailetza eta Jabekuntza 1.Jardunaldia, emakumeen ikusgarritasuna, jabekuntza eta lidergoa sustatzeko helburuarekin ekintzailetza eta enpresa arloan. Datorren urriaren 4ean Bilbora iristen da Coordinadas ekitaldia, hauek lortzeko bokazioarekin:
– Sare profesional berriak sortzea emakume ekintzaileentzat, zuzendarientzat eta langileentzat.
– Emakumeen jabekuntza sustatzea bere negozioan edo lan egiten duten enpresan.
– Erreferentzia foro bat bihurtzea lan esparruan berdintasuna sustatzeko eta emakumeen egoera eta aukerak hobetzea ekintzailetzan eta enpresan.
Ondoan kontsultatu dezakezu ekitaldiaren egitaraua eta hizlariak:
http://theinit.com/2017/07/init-land-organiza-coordinadas-la-i-jornada-de-emprendimiento-y-empoderamiento-de-las-mujeres/
