Donostiako Gabon Azokan, bertako produktuak protagonista

Bertako ekoizpena balioan jarri eta sustatzeko helburuarekin, Donostiako Gabonetako Azokan parte hartzen ari da WomanSarea. Ekoizle txikiei ikusgarritasuna ematea eta nekazal elikagai produktuei merkaturatze bide berriak irekitzeko, WomanSareak etxola bat ireki du, Donostia erdigunean gure lurreko altxorrak izango direlarik protagonista.

Soronea Denda Ekologikoa da WomanSarea etxolako hornitzaile ofiziala, produktu ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditu. Ambizio handiko proiektu bat da. Elikaduran eta ekoizpenean eskarmentu handikoak. Tolosako erdigunean aurkitzen da denda ekologikoa eta baserria Berrobin dute.

Soronea denda ekologikoko produktuak dastatzeko aukera eskaintzea dizugu WomanSarearen etxolan. Produktu elaboratuak eta garaiko produktu freskoak. Barruntan berotzeko moduko kutixiak: Salda, Babarrunak, txorixo egosia… eta baita ere, pintxo aukera zabala dastatzeko aukera: urdaiazpiko ekologikoa, gazta,  atun eta antxoa  krema, kalabaza txorixoa… eta eztarria bustitzeko ardoa, txanpaina eta sagardo ekologikoa… Bertako produktuak ezagutzearekin batera gure lurraldeetatik bidaiatzeko gonbita egiten dizuegu.

Garagardo ofiziala Pagoa, euskal garagardotegia, aparteko garagardoa dastatzeko aukera, Emakume Artistak bultzatzearekin batera. Eta Alzola Basque Water-ekin gure lurreko altxor preziatuenak sukaldatuko ditugu, kalitateko produktuak munduko urik orekatuarenarekin sukaldatzeko.

Donostia erdigunean, gabonetan zehar, Tren geltokiaren parean, urumea plazan aurkituko gaituzu, urtarrilaren 6arte, goizeko 10,30etatik hasita iluntzeko 10ak bitartera.

Bat egin bertako ekoizleekin. Gabonetan bertakoa kontsumitu. Bertakoa dastatu. Zatoz!

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?