Elizabeth Patiño: “Bidea aurkituko dut edo nik neuk irekiko dut”

Oraindik ezagutzen ez zaituztenentzat…. Zure prestakuntza eta ibilbide profesionalaz hitz egingo zeniguke?
Aktorea, argazkilaria, zuzendaria eta ekoizle artistikoa naiz, Santiago de Chilen jaioa, nazionalitate frantsesa eta Espainian finkatua 2004tik. Antzerkan, Zineman eta Telebistan lan egin du, “Viva Crucis” luzemetraia nabarmenduz, telebista saio ezberdinetan eta La Rotativa konpainiako kidea da.
2001ean “Un Actor se Desnuda” zuzentzen eta ekoizten du , aktore eta teknikarien artean 33 pertsonez osatutako talde batekin. “Un Actor se Desnuda” ikerkuntza soziokultural proiektu bat da txilatar gizartean biluztasunaren inguruan aztertzen du eta bere estandar bikoitza. Lan hau Santiago de Chileko Arte Garaikidearen Museoan erakusgai jarri zen arrakasta handiz eta 34.000 ikusletik gora bildu zituen hiru astetan bakarrik.
2002an Parisera joan zen, Roberto Edwards Eastmanek gonbidatua izan zen garai hartan, liburu bat idaztera analisi prozesuaren emaitzari buruzko liburu bat idaztera Fundacion Cuerpos Pintados Fundazioaren luxuzko bildumarako, mundu osoan zehar banatua.
Behin Espainian egonda, argazkigintza analogikoan prestakuntza burutzen du eta irudi-kontzeptuarekin esperimentatzen hasten da, hainbat urte lanean daramatzan lanean. Paraleloki, “Simbiosis Mapuche” proiektu artistikoa garatzen du, Mapuche kosmobisioari buruzko ikerketa lan bat, Hegoameriketako herri garrantzitsuenetarikoa. Aktore gisa Javier Monterorekin batera lan egiten du, She & The Jester obran, eta coach bezala Madrilgo Lycée Francais antzerki taldeena. Enpresa batzuentzat ekintza kulturaletan kolaboratzen du. 2018an Alie festival taldea biltzen du eta bere garapena konkretatzeko emakumeen talde multidisziplinarra zuzentzen du.

Noiz eta nola interesatu zinen artearengatik?
Interes honekin hazi nintzen. Mundu imaginario konplexu bat izan dut betidanik, nire adineko haurrekin partekatzea zaila zitzaidana. Kuriosa eta ikuskatzailea, nire interesa pizten zuen guztiak.
Dantza ikastea erabaki nuen. Orduan hasi nintzen. Baina hitza falta zitzaidan eta Antzerka eskolan sartu nintzen. Eskolan obserbazioan entrenatu ninduten. Eta boltsoan eramaten nuen libreta batean idazten hasi nintzen. Interesgarria iruditzen zitzaidan guztia apuntatzen nuen. Irakurtzen, ikusten edo entzuten nuen zerbait. Esaldi bat, artikulu bat, albiste bat, komentario bat.
Pentsamenduak idazten hasi nintzen ere, poemak, kontakizunak. Baina aitortu behar dizut, inoiz ez naiz sentitu artista.
Urte asko eta bizpen asko pasa ziren, hala nintzela aitortu arte.

Noizbait aurkitu dituzu zailtasun gehiago emakume izateagatik?
Aktore gisa mundu profesionalean aurkitutako zailtasunak, pertzepzio bat zen deseroso jartzen ninduena. Nire gaitasunak kontuan hartzeko esfortzu handiagoa egin behar nuela sentitzen nuen, serio hartu nazaten behintzat. Emakume izatearen objetizazioa sentitzen nuen. Garatzen ari nintzen medioan boterea zuten gizonek uste zuten polita izateagatik eskalatzeko edozer gauza egingo nukeela. Begiradetan ikusi nuen, komentarioetan, jarreretan. Inoiz ez nintzen sare horretan erori. Beharbada horregatik desbideratu nuen nire karrera eduki sozio-kulturaleko proiektuen norabide aldera. Guztiei aurpegiko bat emateko modu bat zen.
Bidea nolakoa izan da artista bihurtu zaren arte?
Bilaketa etengabeko bide bat. Prestakuntza, praktikak, interakzioa. Besteengandik ikasteko beti irekia. Obserbazioa. Estetika. Kuriositatea. Errespetua. Konstantzia. Lan gogorra. Exigitzea geroz eta gehiago. Eta norbera errekonitzea.

Zein da zure ikupegia eta esperientzia, emakume artistaren egoerari buruz?
Emakume artista gizon artistaren itzalean egoten jarraitzen du. Egungo gizartearen inkontziente kolektiboan sustraituta dagoen kontzeptu bat da, formula berriekin bakarrik, batzearekin, emakumeen unibertso hain potentea harro erakustearekin, ausarta eta edukiz osoa orekatu daitekena.

Zeintzuk dira hurrengo erronkak?
Orain FestivAlie-z egitea emakumeen lan filosofia bat. Aurreko erantzunean aipatzen dudan legez, formula berriekin lortuko dena.

Zure ogibideko zein kide miresten duzu?
Emakume ausartak miresten ditut, helburuak dituena eta horiengatik borrokatzen duena.
Kultura matxistari aurre egiteko eta kultura feminista zabaltzeko, pelikularen bat, musika talderen bat, irakurketa edo pinturaren bat gomendatuko zeniguke?
Zinema: Thelma eta Louise, A las cinco de la tarde, Golpe por golpe, El amor y la furia, Erin Brockovich, Alicia ya no vive aquí.
Gaur egun informazioa aurkitzea erraza da. Liburuak deskargatu ditzakezu eta ikertu. Nik esaterako, proiektu fotografikoa garatzeko informazio bilaketan, Huelva Unibertsitateko Historia irakaslea aurkitu nuen, Maria Luisa Caudau “ “Mujeres, sensualidad y penitencia”.

WomanSareatik beste emakumeei aholkatu beharko bazenie, zer esango zenieke?

Ahalduntzea / Jabekuntza deskodifikazio lan bat dela, erakutsi diguten guztia aldatzea esan nahi dut emakume batek izan behar duenaren inguruan. Errurik gabe askatasuna ematea, existitzeko, sentitzeko. Ez autozentsuratzea, ezta ere gurutze batekin kargatzea erlijioengatik inposatua, nagusiki gure sexualitateagatik. Gizonek objetizatu duten sexualitate hori gu txikiarazteko eta erruduntasunera kondenatzeko beraien pentsamenduengatik.

0 Iruzkin

Erantzun bat utzi

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?