Marielle Francoren oroimenak bizirik jarraitzen du, bere hilketaren urtebete ostean

Marielle Francisco da Silva (Rio de Janeiro, 1979ko uztailaren 27a – 2018ko martxoaren 14a), ezagunagoa Marielle Franco izenez, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Franco Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiko (PSOL) zinegotzia zen Rio de Janeiron.
Rio de Janeiroko Maré favela txiroan jaio zen. Gizarte Zientzietan graduatu zen Rio de Janeiroko Pontifize Unibertsitate Katolikoan.
Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izandako esku hartze militarra gogor salatzen eta ikertzen aritu zen, Rio de Janeiroko toki askotan 2016ko Olinpiar Jokoez geroztik sorturiko protesten ondorioz herritarren gainera gogor erori baitzen poliziak eta antzeko taldeen biolentzia.
Feminista, beltza, lesbiana eta antikapitalista, giza eskubideen alde, LGBT hiritarren eta emakume beltzen eskubide zibilen alde borrokatu zuen. 2018ko martxoaren 14an hil zuten tiroz Rio de Janeiron, Marielle Franco zihoan autoa tirokatu ondoren. Erasoan auto gidaria ere hil zuten (Anderson Gomes).
Exekuzio koldar horregatik erantzunik eta justiziarik gabe jarraitzen dugu, Marielle erresistentziako nazioarteko sinbolo batean eraldatu da eta lurraldeak nahi duen politika berriarena.
Azken urteotako Lider sozialen erailketa beldurgarrien zenbakien artean, politika-atentatu biktima izan diren beste hainbat borroka ereduak gogoratzen ditugu, Berta Caceres eta Santiago Maldonado. Nahitaezkoa da giza eskubideen defendatzaile bezala hauen lana errekonozitzea Latinoamerikan, esklusioa eta ahulenen heriotza sustatzen duten gobernuen eskutan.
WomanSareatik ere gure omenaldia egin nahi izan diogu, 3D inpresioa baliatuz, bere erretratua 3Dn fabrikatu dugu. Marielle presente dugulako.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?