• iraia(e)k eguneraketa bat bidali du Ekilibrista Coworking taldearen logoaEkilibrista Coworking taldean Duela 8 urte, 5 hilabete

    Leti (@leti-idrons) eta Iraia (@iraia) gara. Lana eta familia uztartzen dituen espazio bat sortu nahi dugu Donostian. Sektore desberdinetako profesional indibidual eta enpresa txikien komunitate bat, elkarlanerako aukera ematen duena. Gure proposamenaren balio erantsia da, coworkingaz gain, haurren zaintza eta jarduerak ere eskainiko ditugula, langile autonomo eta ekintzaileentzat bizitza/familia eta lanaren arteko bateragarritasuna apur bat errazagoa izan dadin.