Ziztatzen duten klitoriak: 3D-an autodefentsa tresnak modelatu eta sortzeko lantegia

Azaroak 20, 21, 22

Ordutegia: 17.00-20.00

Tokia: Hirikilabs (Tabakalera-Donostia)

Gonbidatuak: Belén Soto eta Gemma Zelaia.

Odile Fillod-en klitoriaren inguruko modelatu eta inprimaketa adibide hartuta, lantegi honek teknologia eta feminismoaren arteko erlazioa modu praktikoan aztertu nahi du, ikerkuntza zientifikoa, autoezagutza, teknologien erabilera subertsiboa eta software/hardware librea bezalako gaiak ikuspegi transfeminista batetik landuz. Gai hauen arteko elkarrizketa bat sortzea da helburua, egun presente dauden indarkeria motak, bizi-esperientziak, ideiak eta autodefentsa proposamenen inguruan eztabaidatzeko.

Lantegiak sexu biolentzien inguruko pasibitatearen aurrean akzio estrategiak planteatu nahi ditu. Horretarako zaintza, Babes eta disidentzia espazio tenporal bat sortzea da helburu, produkzio teknologien ikasketa eta erabilera medio hartuaz. Kasu honetan akzeso irekikoa den 3D inprimaketa eta modelatze teknologia erabiliko da, Odile Fillod-en klitori modeloaren inguruan beste autodefentsa tresnak diseinatu eta sortzeko.

Nori zuzendua: autodefentsa tresnen diseinuan eta fabrikazioan parte hartzeko interesa duen pertsonei zuzendua, cisgizon bezala identifikatzen ez denarentzat.

BELEN SOTO

Irudiak eta objektuak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Produkzio, bitartekotza eta kultura eta arte-ikerkuntzako proiektuetan lan egiten du. Informazioa idatzi egiten du, dokumentatu, bisualizatu. Tatuatu egiten du. Esperimentuak garatzen ditu pedagogiekin eta ikaskuntzekin kontestu ez akademikoetan. Arteari buruz, generoa, izateko moduak, bulnerabilitateak, teknologiak, ekologiak, diskurtsiboa eta praktikoa dena, egin eta pentsatzea, errealitatean fake binomio bat dena, ezagutza, bere legitimazioa, jakinduria motak, nola erlazionatzen garen, interneta, etorkizun posibleak, fikzioak, narratibak, bizitza ona, politikak, boterea, kolektiboa dena, basatia dena, zuhurra dena, ikerkuntza, esperimentazioa, erakundeak, dena zakutik hartzera bidaltzea…

Bartzelonara joan zen urtebetez lan egitera Hangar-eko staffean eta zentroaren wetlaba koordinatzera, eta nahaspilatuta amaitu zuen TMTMTM-en, @elclubdecitracizacion en, @amordesmadre rekin, pornoko ikasketa Institutuarekin, tatuatzen ikasi zuen, konfiantzaz begiratzen etorkizuna, geuri garrantzia gutxiago ematea… Orain lan egiten du eta bizitza partekatzen du DU-DAko bere kideekin. Berari buruz gehiago jakiteko eta bere lanak jarraitzeko sar zaitezke bere web orrian: belensoto.com

Plaza mugatuak. Izen ematea ondoko estekan: https://www.tabakalera.eu/eu/ziztatzen-duten

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?