Sozialki arduratsua den enpresa, osasun sorgailu

2018an erronka handiei aurre egin beharko dio enpresak eta horien artean, badago enpresa osasuntsu batean bihurtzea. Geroz eta enpresa gehiago dira komunitatean negozioa eta osasuna bateragarri egiten duen egitasmo honekin bat egiten dutenak.
Langileen ongizatearen hobekuntzan laguntzea edozein enpresa edo erakunderen lehentasun nagusietako bat izan behar du. Modu honetan, ez da bakarrik langilearen poztasuna hobetzen, baita ere bere motibazioa eta produktibitatea hobetzen ditu, eta ondorioz, enpresa osoarena.
Erresponsabilitate Sozial Korporatiboaren markoan, komunitateko enpresekin garatzen ditugun egitasmoak eta ekintzei ikusgarritasuna ematea, lehentasunezko lerroetako bat izango da. Gipuzkoako enpresekin garatzen ari garen lerro baten berri ematen dizugu.
Egitasmoa ezin freskoagoa eta osasungarriagoa da gure sareko enpresentzat, enpresa osasuntsua izatea bilatzen dutenentzat ezin aproposagoa. Enpresako langileek hilero jasoko dute garaiko fruta eta barazkiak, %100 biologikoak, emakume baserritarrek ekoitzia, bertako produktuen kalitatearengatik apustu eginez. Gainera, hilero, errezeta erraz eta goxo bat entregatuko zaie saskiarekin batera, produktuei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoz. Eta azkenik, gure plataformaren bitartez langileei erronka bat proposatzen diegu hilero, gure sare sozialean parte hartuz gero sariak irabazi ditzakete (hala nola, ikastaroak, surfa, pilates, yoga, showcooking-a,…)

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?