Leaburuko ostatua, ostatu bat baino askoz gehiago

Ostalaritza eskola kudeatzen duen prestakuntza-zentroa Peñascal Kooperatiba da, 30 urtetik gorako esperientzia du lanbide heziketako prestakuntzan eta prestakuntza sozialean. Ibilbide luzea beraz, gazteen garapen pertsonala eta profesionala sustatzen diharduela.

Leaburuko Ostatua, ostatu bat baina gehiago da, ostalaritza eskola ere bada, non sukaldaritza, salako zerbitzari , barman, gozogintza, hoteleko zerbitzari, somelier, birziklaketa profesionala, elikagaiak manipulatzeko agiria, eta abarren inguruan formakuntza eskaintzen den.

Eskolak jatetxe bat dauka 140 lagunentzako jangela berezi batekin eta terraza independiente batekin aparteko bistekin, publikoari irekita astelehenetik igandera. Bertan, ikasleek beraien etorkizuneko ogibide izango denaren praktika guztiak burutzen dituzte, mahaien dekorazioa eta aurkezpena, hauen zerbitzua, kudeaketa eta, noski, sukaldea, establezimentua modu integral batean artatzeko.

Bertako produktua eta sasoiko produktua nagusi da sukaldean. Eguneko eta asteburuko menua dute eta menua adosteko aukera ere ematen dizute, aukera ezin hobea gastronomiaz gozatzeko.

Jatetxearekin batera, taberna ere badute, egunero irekitzen dutena goizeko 11etatik aurrera. Razioak, ogitartekoak eta plater konbinatuak eskaintzen dizkizu, 20 lagunentzako espazio erosoa dute barruan eta terraza ederrak ere badituzte, ingurune naturalaz inguratuta, zure zentzumen guztiek gozatu ditzaten.

Leaburuko Ostatua toki lasai bat da, landa esentzia duena, aparteko toki bat erlaxatzeko. Paisai ederrez inguratuta gozatu ahalko duzu gure Ttantta garagardo artisaua, tabernan salgai baitago gaurtik aurrera.

Ostalaritza Eskolan formatu nahi baduzu eta etorkizunerako prestatu, jar zaitez beraiekin harremanetan zuzenean:

Leaburuko Ostatua
Urrope s/n
20491 Leaburu
Tlf 943 67 42 77
ostatua@ostatua.com

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?