Cristina del Barco: “Emakumeak distira egiten duenean eta ondo daki nola eman argia”

Oraindik ezagutzen ez zaituztenentzat…. Zure prestakuntza eta ibilbide profesionalaz hitz egingo zeniguke?
Zinema eta Telebista Zuzendaritzako ikasketak egin nituen Leongo Unibertsitatean (Ponferrada) eta Parisko La EICAR-en. Beranduago arte zuzendaritza eta aktoreen zuzendaritza ikastaroak egin nituen SICAn, Buenos Airesen. Zineman egin dut lan, publizitatea, bideo artea, bideoklipak, argazkigintza artistikoa, moda, publizitatea eta musikariena. Komunikabide eta aldizkari ezberdinentzat lan egin dut, estatu mailan nahiz nazioarte mailan, nire azkeneko etapa Espainian Interviúrekin iza zen argazkilari eta arte zuzendari gisa. Nire erakusketa artistikoen artean, CHELSEA HOTEL NY, Miami Art Burst Fair, Pantocrator Berlín, Buenos Aires, Caracas eta París nabarmenduko nituzke. Gaur egun, bere ibilbidean zeharreko musikarien argazkien liburu baten edizioan nabil lanean. Gainera ekoizpen fotografikoekin aktibo jarraitzen dut bezero ezberdinentzat nahiz maila indibidualean.

Noiz eta nola interesatu zinen artearengatik?
Nire aitak pelikulak proiektatzen zizkigun etxean… Chaplinen “El chico” proiektatzeko berriz eskatzen nion, emozioak isiltasun hartan ikuskatzea liluratzen ninduen. Haurra nintzela, nire gurasoek armairuan gordetzen zuten argazkiz betetako kaxa batek erakartzen ninduen, nire arbasoen argazkiak ziren eta nire gurasoen bidaiena, pertsona ezezagunak. Isil isilik sartu eta ikustea nahi nituen berriz ere, irudi haiek oraindik ulertzen ez nituen emozioak transmititzen zizkidaten eta hauekin irekitzen nuen historien unibertso bat, imaginatzen nituen begirada batetik, keinu bat, giro bate dota detaile txikienak argazkietan… Behin nerabezarora iritsita, Madrileko Haya kapitain kalean, nire auzoan, argazki estudio bat zegoen eta antigualeko telebista estudio bat adineko bi pertsonen eskutik, egunero hara joatea animatzen ninduten urduritasunak gogoratzen ditut, nire kurositatea geroz eta handiagoa zen, zegoen guztiak harrapatzen ninduen, oso lotsatia nintzen eta ez nien denbora galtzerik nahi ez bainuen dirurik kamera bat erosteko. Behin gizonak esan zidan joaten nintzen bakoitzero argazki saio txiki bat emango lidakeela, eta honela bisiten egunekin maitemintzen joan nintzen momentu inmortalaren magiaz.
Eta honela ikasi nuen kamera maneiatzen. Estudiora joaten nintzen/dendara astean behin bi urtetan zehar, geroz eta emozio handiagoarekin. Bikoteak informatu arte denda itxi behar zutela, bere kamara erostea proposatu zidan, bere begietako haurra, Hasselblad 501c, eta bere atzean geroz eta askeago sentitzen nintzen, nire komunikazio bidea, zalantzarik gabe, kameraren bitartez zela. Eta honela erretratatzen nindoan nire inguruan gaur arte…

Noizbait aurkitu dituzu zailtasun gehiago emakume izateagatik?
Zoritxarrez bai. Batik bat, Zineman, Publizitatean bai Espainian, Parisen eta Buenos Airesen. Argazkigintzan ez hainbeste, nire estilo fotografikoagatik hautatzen nauten komunikabideak edo enpresak direlako.
Argazkilari bezala gure lanarekiko gutxiespena nabarmenduko nuke (gizonak eta emakumeak), enpresek eta komunikabideek ez dute kontsideratzen gure lana ezta argazkilariaren kalitate artistikoa, kasu askotan kolaborazioak eskainiz prestazio ekonomikorik gabe produktuak saltzeko. Harrigarria da irudia hain garrantzitsua den gizarte honetan hau gertatzea. Eta enpresen gehiengoaren marketingak argazkiak behar ditu gantxo nagusi bezala.

Bidea nolakoa izan da artista bihurtu zaren arte?
Artista izatea zer den jakinda orain esan dezaket beti izan naizela, komunikazio eta sentsibilitate forma bat dela uste dut. Nire komunikazio bidea irudiaren bitartez da.

Zein da zure ikuspegia eta esperientzia, emakume artistaren egoeari buruz?
Beti pentsatu izan dut artistak ez duela generorik. Artea beste alde batetik doa, zehazki generoetan ez etiketatzeagatik edo etiketak, niretzat artea kontsideratzen dudana hitz egiten ari naiz, are gutxiago dena ez da saltzen den bezala.

Zeintzuk dituzu hurrengo erronkak?
Nire erronka nagusia aportatzea da nire inguruari irizpidea, leialtasuna eta baloreak lo dagoen gizarte batean, kapitalizatua eta horrekin banalizatua eta biolentoa egun. Borrokak irabazi diezaion baiezkoak ezezkoari, miresmenak desprezioari. Azken batean maitasunaz hitz egiten dugu.

Zein kide miresten dituzu?
Ezinezkoa izendatzea oso zabaldua izango zelako nire erantzuna, artista asko ezagutzeko plazera izan dut, argitzen dutenak, hainbeste edertasun kontagiatzen gaituzte hausnartzera egiten gaituztenean, nire errespetu osoa dutela.

Kultura matxistari aurre egiteko eta kultura feminista zabaltzeko, pelikula, musika talde, irakurketaren.. gomendatuko zeniguke?
Asko gomendatu ditzaket. Argazkigintzan Grete Stërn, Ellen von Unwert, jabekuntza eta emakumearen sensualitatea, Yurie Nagashima, Nan Goldin, … eta beste hainbat… Zineman beti liluratu izan nau “blue Velvet” Lynch-ena, emakumearen ulermenari buruz, bere beldur, bere maitasun, bere itsaso, bere baretasuna… Azken hilabete honetan “Girl” ikusi dut Lukas Dhont-ena, sensibilitate miresgarria. Musikan Siouxie eta PJ Harvey… eta liburuen historiak “ Historia de O” de Pauline Réage, “Extrañas Criaturas” de Jo Alexander”, “ Ojos Azules, pelo negro” Marguerite Duras “ El Oso” De Engel Marian eta “Marques de Sade”… eta pinturaz ari bagara Francis Bacon eta Gernika, ez dago gauza handirik erantsi beharrik.

WomanSareatik beste emakumee aholkatu beharko bazenie, zer esango zenieke?
Ahaztu ditzagun generoen izenen txikikeriak, gure ezagutza elikatzea, gure sentsibilitatea, gure magia, gure indarra, gure enpatia, gure irizpidea, balore duinak inor zapalduko ez duena, eta horrekin osoak sentituko gara, indarkeriarentzat tokirik gabe. Eta hori, psikopatak ezik, guztiok gai gara egiteko, azkenean denak maitasunaz hitz egiten dugulako.

Zerbait gehitu nahiko zenuke?
Bai, zer bozkatzen dugun jakitea, konplizeak izateaz eta indarkeria ez bozkatzea. Nunca Mas.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?