Aste honetan Karabeleko etxe agroekologikoa bisitatu dugu, Hernanin kokatua dago eta errehabiltazio psikosozial zentro baten moduan funtzionatzen du, buru osasun arazoak dituzten pertsonentzat eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuentzat.
Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da Karabeleko, nekazaritza ekologikoa zuzentzen dena, Agifes, Blasenea eta Kimu bate k sustatuta. Helburuen artean, buru gaixotasunak dituzten pertsonak komunitatean normalizatzea eta inklusioa sustatzea, kalitateko zerbitzuak aldarrikatzea (soziala, lana, osasuna) eta buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta euren familien bizitza kalitatea erraztea. Errehabilitazio psikosozial programa honen baitan, Agifesek ekimenak sustatzen ditu pertsona hauen inserzio komunitarioa errazteko helburuarekin, eta aldi berean beraien autonomia eta garapen pertsonala indartzen dutelarik.
Etxaldeko erabiltzaieek etxaldearen kudeaketa eta baratzen kudeaketetarekinn erlazionatutako iharduerak garatzen dituzte, baita ere saskien elaborazioa kontsumo talderako.
Hainbat erabiltzailek beraien esperientzia azaltzen duten bideo honetan, Karabeleko aurkezten dizugu.