Olatz Erdoziari elkarrizketa

Olatz Erdozia donostiar gaztea Madrilen bizi da eta berarekin luze aritu gara solasean. Moda eta Marketing digitala uztartzen ditu Olatz E. bere markarekin eta elkarrizketa honetan jaso dugu informazio garrantzitsuena.

Kaixo Olatz! Zer da Olatz.E? Zertan datza?
Olatz E.diseinuaren, dekorazioaren eta ezkonberrien mundua konbinatzen dituen ekitaldien antolaketan zentratutako enpresa online bat da. Erabiltzaileari erraztu nahi bere ezkontzaren prestaketa irudi aholkularitzaino. Online izatean, gurekin kontaktuan jartzea errazten dio erabiltzaileari.
Detaile guztiak zaintzen dituen enpresa bat gara. Bikoteak aukeratzen du nahi duena gure web orriaren bitartez eta gu arduratzen gara egiteaz, egun handia perfektua izan dadin.

Kontatu iezaguzu zure jarduna eta nola iritsi zaren zure marka propioa sortzera. Zerk bultzatu zintuen ekitera?
Moda diseinatzailea naiz ESNE Unibertsitatean graduatua, gaur egun ez dut praktikatzen ogibide hau master bat egiten ari naiz marketing digitalean ICEMD-en. Hala ere, denborarekin, nire marka propioa sortu nahi dut ezkonberrien sektoreari enfokatuta.
Aitortu behar dut txikitatik ezkonberrien aldagela diseinatzailea izan nahi nuela… eta denboraren poderioz ideia “aldatzen” edo hobeto esanda gaur egun dena doituz joan da. Ekitaldien edo wedding planner esparruan gainera, influentzia izan duten pertsonetako bat pertsonetako bat David Tutera izan da. Ekitaldien antolatzailea izateagatik ez bakarrik, ezkonberrien aldagela lerro propioa edukitzeagatik ere: orduan ohartu nintzen bi sektoreak konbinatzea zegoela.

Ekitea erabaki zenuenetik lortu zenuen arte, nolakoa izan da bidea? Zeintzuk izan dituzu zailtasun handienak? Erabaki hau hartu izanagatik zer da gehien gustatzen zaizuna?
Oraindik ekiteko prozesuan murgilduta nago… mimo eta denbora eskaintzen diot nahi dudan enpresa lortzeko eta nire pasio guztiak konbinatu ditzan: diseinua, dekorazioa, detaile handiko ezkontzak…. baina batik bat bezeroei zoriontsu ikustea. Bezero batek egin dakizuken oparirik handiena da, ondo egiten ari zarela adierazten dizunean.
Bidea ez da izango “larrosen bide bat”, ekitea zu baino handiagoak diren eta eskarmentu handiagoko enpresei aurre egitea suposatzen du. Prozesu osoan zehar ikasten duzunarekin batera.
Gaur egun ustiatutako merkatu baten aurrean aurkitzen naiz, zerbait bakarra, nitxo bat, zaila izaten da. Baina horretarako daude erronkak, ez duzu uste? Zerbaitetarako gara ekintzaileak!

Zein da abantail konpetitibo nagusia? Zerk ezberdintzen du Olatz E. besteengandik?
E-commerce zentratzen garela da gure abantail konpetitibo nagusia. Ekitaldientzako packak sortzen dituen enpresa bat gara, hala nola, ezkontzak, pack pertsonalizableekin ere kontatzen dugu bakarra bezain kreatiboa diren detaileak bilatzen dituzten erabiltzaileentzat.
Bikotea ezkontzen demean erlaxatua sentitzea eta eroso sentitzea nahi dugu, etxetik edo dauden tokian daudela aukeratzea eta gu arduratzen gara gainontzekoaz.

Zein proiektuetan aurkitzen zara egun? Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?
Bikote ezkonberriei laguntzen eta aholkatzen diet gaur egun bere ezkontzaren antolaketarekin batera. Estilista gisa argazkilariekin kolaboratzen dut.
Nire erronka? Ekitaldien antolaketan zentratutako enpresa propioa sortzea. Momentuz prekauzio handiarekin, hatzen punttak itsasoaren urertzean jarriz “wedding planner” izenekoa.

Nola ematen duzu zure burua ezagutzera? Marketing estrategiarik jarraitzen duzu?
Online, dena online. Display, SEO, sare sozialak… baina printzipalena eta garrantzitsuena (eta hau gomendio bat da), zein den gure target zuzentzen garena hain zuzen. Zergatik diot hau? Erosiko gaituena ezagutzen badugu, jakingo dugu zein medio edo sare sozial erabili. Beraz, jakingo dugu nola ezagutzera eman (IABek urtero egiten ditu internet eta sare sozialen aurrean dugun jokabidea, ekintzaile batek nahiko balu daturik jakin bere azterketera jotzea gomendatzen dut).
Nire kasuan 24-45 urte bitarteko jendeari zuzentzen gara, lehenengo aldiz ezkontzera doazenak edo bigarren aldiz, desberdina eta bakarra gustatzen zaiena detaileekin batera. Pinterest, Instagram eta Youtube bitartez inspiratzen dira. Sare sozial hauetatik ezagutzera ematea, etiketak eta hashtag egokiak erabiliz, medio honek ahalbidetzen dizkigun socials Ads-ak, kobertura handiagoa lortuko dugu.

Zein aholku emango zenioke negozio ideia bat duen pertsonari baina ez daki ekin edo ez?
Ekitea, beldurrik ez izatea. Merkatua aztertzea eta ondo arakatu eskaini nahi duzun hori mekartuan dagoen.
Zure konpetentziak egiten duena fijatu zaitez eta ikuskatu ahuldaderik duen, bere ahultasuna zure indarra izan daiteke eta.
Sare eta foroen parte izatea. Beste esperientzietatik ikastea. Ekitea ikastea baita. Eta errazagoa da, komunitatean, sarean egiten bada.

Eta amaitzen joateko, badago informazio garrantzitsuagoren bat partekatu nahiko zenukena gurekin eta orain artean aipamendik egin ez duguna?
Bai, eta aholku hau ekintzaile garen guztiontzat, ez zaitez handia eta zabala den zerbaitetan enfokatu, baizik zerbait txikian eta konkretuan. Beranduago merkatuan tokia duzunean eta zure negozioa maneiatzen eta beste sektoreetara eramaten jakiten duzunean.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?