Nekane Ibarluceari elkarrizketa

Nekane Ibarlucea eibartarra elkarrizketatu dugu, badira hainbat proiektu komunean garatu ditugunak. Orain ez asko, Donostian kokatutako Koh-Tao kafetegia-tabernan izan dira ikusgai bere artelanak.

Kaixo Nekane! Zer da Ninkane? Zertan datza?
Nekane + ink (tinta) konbinaziotik sortu zen izena. Nire marka pertsonala identifikatzeko izen bat dela esan dezakegu eta hitz-joko hau gustatu zitzaidan.
Ilustrazioa gustukoa dut eta pintura eta diseinu grafikoa konbinatzen diren proiektu hau sortzea erabaki nuen.

Zertan datzan zure jarduna eta zure marka propioa sortzera nola iritsi zaren. Zer da ekitera bultzatu zintuena?
Ezkontzetarako, ekitaldietarako eta batez ere musika, zinema eta modarekin erlazionatutako ilustrazio pertsonalizatuak egiten ditut.
Zinema eta musika munduak txikitatik liluratu izan nau eta horri buruz marraztea atsegin dut. Nire trebeziak erakusteko beharrak animatu ninduen ekitera, ahalik eta probetxu gehien ateratzeko eta batik bat egiten dudana asko atsegin dudalako eta gozatzen dudalako, nahiz eta ordu asko, dedikazioa eta esfortzua eskatzen duen.

Ekitea erabaki zenuenetik lortu duzun arte, nolakoa izan da bidea? Zeintzuk izan dira zailtasun handienak? Zer da gehien gustoko duzuna erabaki hau hartu izana?
Lanak konbinatzen joan nintzen eta egun ere, gustoko dudana egiten jarraitzeko. Praktikatzeko denbora behar duzu eta trebeziak ez galtzeko. Beharrezkoa da dirusarrera finkoak orekatuak izatea beste lan batekin eta zure proiektua perfekzionatzen joatea bestetik.
Bestalde, nire herriak betidanik izan du ekintzailetza izpiritua eta txikitatik oso barneratua dudan zerbait da.
Bidea zaila da oso finantziazioa, prestakuntza eta jendeak ezagutze, baina esfortzuarekin emaitzak lortzen dituzu.
Gehien gustatzen zaidana erabaki hau hartu izana, esfortzua hobeto eramaten dela gustoko duzun hori egiten duzulako.

Zein da zure abantail konpetitibo nagusia? Zerk desberdintzen du Ninkane?
Sormena, diseinua, pertsonalizazioa. Bezeroarekin entzute-aktiboa bere ideia eta kontzeptua plasmatzeko. Nire espezialitatea ilustrazioak dira emakumeekin erlazionatutak eta hainbat proiektu garatu ditut.

Zein proiektuetan murgilduta zaude gaur egun? Zeintzuk dira datozen erronkak?
Madrilen erakusketa bat inauguratzen dut WomanSarearekin eta kartel batzuk egiten ari naiz musika ekitaldi batentzako eta ilustrazio bat ezkontzera doazen bikote batentzako

Nola ematen zara ezagutzera? Marketing estrategiarik jarraitzen duzu?
Bai, sare sozialetan presentzia dut, WomanSarea, Instagram eta Facebook erremintetan, eta beste profesionalekin kolaboratzen dut ekitaldi ezberdinetan.

Zein aholku emango zenioke negozio ideia bat duen pertsona bati?
Lan egonkor bat izatea baina denbora eskaini diezaion gustoko duena garatzeko eta ziur dagoenean jauzia emateko.

Azkenik, elkarrizketarekin amaitzeko, aipamenik egin ez dugun bestelako informazio garrantzitsurik partekatu nahiko zenuke gurekin?
Komunitateko gainontzeko emakumeen proiektuak ezagutzeko irrikitan nagoela. Iraila noiz iritsiko esperoan,  sareko kideak aurrez aurre ezagutzeko.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?