Laura Alfaro: “Munduaren gure bisioa ematea behar dugu emakumeok”

Oraindik ezagutzen ez zaituztenentzat…. Zure prestakuntza eta ibilbide profesionalaz hitz egingo zeniguke?
Kazetaria naiz. Cardenal Herrera Unibertsitatean lizentziatu nintzen Valentzian 2013an. Urte hauetan zehar kulturan espezializatu naiz, konkretuki zineman. Kultur komunikazio agentzietan lan egin dut, Versión Española bezalako programetan kolaboratu dut, egunkarietan, aldizkarietan… Beti artearekin zerikusita, gehien inspiratzen nauelako eta nire mundua eta inguratzen nauen mundua ulertzen laguntzen nauelako.

Noiz eta nola interesatu zinen artearengatik?
Betidanik. Ez dut zehazki noiz gogoratzen. Bakarrik dakit pelikulak ikustea atsegin zitzaidala eta aktoreei zer nolako galderak egingo nizkien imaginatzen nuen. Beraiekin enpatizatzea nahi nuen eta ulertzea nola lortu zuten hori sortzea. Literaturarekin berdina pasatzen zait, beti gustatu izan zait irakurtzea, etengabe ikasteko nire nahiarekin bat dator eta ez dago irakasle hoberik literatura bera baino. Zinematik hain gertu egoteak, literatura, artea oro har… nire inguruko pertsonekin enpatizatzen laguntzen dit eta hauek ulertzen, artearen bitartez enpatizatu dudan pertsonen profil asko ezagutu ditut, nahiz eta gure artean, ezberdinak izan.

Noizbait aurkitu dituzu zailtasun gehiago emakume izateagatik?
Juzgatua sentitu naiz. Adibidez, zuk antolatu eta prestatu dituzun aurre-estreinuetan lan eginez, eta ezagutzen ez zaituen norbaitek, laguntzailea edo azafata zarela pentsatzea. Askotan gertatu zait hau. Ahoa irekitzeko aukera eman gabe juzgatzen zaituzte.

Bidea nolakoa izan da artista bihurtu zaren arte?
Ez naiz artista, kazetaria naiz, kulturarekin eta artearekin oso erlazionatua baina ez naiz artista konsideratzen. Kazetaria izateko bidea luzea izan da, desbideratzeak, beldurrak, bajoiak eta subidoekin. Kazetariaren ogibidea nahiko injustua eta konplikatua da. Horretan antza handia du artistarenarekin.

Zein da zure ikuspegia eta esperientzia, emakume artistaren egoeari buruz?
FestivAlien ikasi dudana, emakume artista asko daude ezkutatuta historian. Emakume iraultzaileak, progresistak eta ahaldunduak, erakutsi ez dizkigutena ezta eskolan ikasi ez ditugunak, liburuak edota komunikabideak. Gizonen eredu edo adibideak ditugu bakarrik. Gaur egun, gauza berbera gertatzen da. Beti nabarmentzen dira gizonezkoen lanak emakumeenen gainetik. Aldatu den gauza bakarra gaur egun ez garela ixilik geratzen eta oso gogor lan egiten dugula lanak eta emakume artisten profilak ezagutu daitezen. Horregatik, beharrezkoa da FestivAlie bezalako espazioak eta emakume guztiei aukera ematea.

Zeintzuk dituzu hurrengo erronkak?
Asko!!! Festibal handiagoa eta boteretsuagoa sortzeko lanean jarraitzea. Kulturan lan egiten jarraitzea eta lan aukerarik gabe ez gelditzea, pertsonalki zein profesionalki hazten jarraitu dezadan.

Zein kide miresten dituzu?
Asko ditut. Zineman Beatriz Bodegas ekoizlea miresten dut. Batere erraza izan ez duen emakume bat da eta eta azkenik bere produkora propioa sortu zuen, berak uste duen zinema mota egiten du, arrieskatzen da eta ausarta da. Kazetaritzan, Rosa Montero miresten dut, gogoa eman diona esan eta idatzi duelako beti eta sentsibilitate miresgarria du.

Kultura matxistari aurre egiteko eta kultura feminista zabaltzeko, pelikula, musika talde, irakurketaren.. gomendatuko zeniguke?
Greta Gerwig-en Lady Bird gomendatzen dut, aktore eta zuzendaria da bera. La Favorita pelikula, Phoebe Waller- zuzendari, ekoizle, sortzaile eta aktorea; Bridge eta bere seriea Killing Eve. Noski, niretzat feminismoan erreferente bat dena literaturari dagokionean, Chimamanda Ngozi Adichie.

WomanSareatik beste emakumee aholkatu beharko bazenie, zer esango zenieke?
Emakumeen arteko solidaritatea eta sororitatea azpimarratuko nuke. Elkarri entzunaz, elkarri apoiatuz, aparteko gauzak sor ditzakegulako. Konfidantza izan dezala egiten duenarekin. Sinistea egiten duenarekin.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?