Mª Carmen Urain Urquiari elkarrizketa

Kontaiguzu zertara dedikatzen zaren eta nola iritsi zaren zure marka propioa sortzera. Zerk bultzatu zintuen ekitera?
Marrazkilaria eta ilustratzailea naiz eta nire lana ni naizenaren luzapen bat da. Nire marka MC Urain nirekin jaio zen eta MameninaBlue bizitza ikusteko modua komunikatzeko eta umore puntua aurkitzeko behar pertsonal baten fruitua izan da. Nire benetako bokazioak eta pasioak eraman nau nire proiektua aurrera eramatea.

Ekitea erabakitzetik lortu zenuen arte. Nolakoa izan da bidea? Zeintzuk izan dira zure zailtasun handienak? Zer da gehien atsegin duzuna erabaki hau hartu izanagatik?
Bidea oraindik ekiten hastea da. “Artista” gutxiesten den gizarte batetan bizi gara eta bere artetik bizitzeko aukera eskasak ditu. Horri gehitzen badiogu emakumea izatea eta bizitzako urte mordoa beste iharduera batetara dedikatzea, zailtasunak bikoizten dira, poztasuna handiagoa den arren konbentzimendu osoarekin hautatzetik datorrelako.

Zein da zure abantail konpetitiboa? Zerk desberdintzen zaitu besteengatik?
Nire balore nagusietako bat aldakortasuna da marrazkilari bezala eta nire fazeta bakoitzetan portada bat ilustratzea, biñeta bat egitea, kartel bate do Donostiko marrazki seriea, nire zigilu pertsonala inprimatuta geratzen da. Kontestu eta erronka askotara egokitu naiteke.

Zein aholku emango zenioke pertsona bati negozio idea bat duenari baina ez dakiela ekin edo ez?
Ez dut uste aholkurik eman dezakedanik baina nire esperientzia pertsonaletik hitz egin dezaket. Arriskatzea batzuetan aukera bat da eta segurtasunak pisu handia du zirkunstantziaren arabera eta ulertzen dut; baina ez dadila izan beldurra nahi dugun bezala bizitzea galerazten digun bakarra, erraza ez den arren.

Azkenik amaitzen joateko, gurekin konpartitu nahiko zenuken informazio inportanterik duzu orain artean aipatu ez duguna?
Oso positiboa da aholkularitza eta apoio sareak egotea, eta elkarrekin aktibitateak sustatzen dituzten sinergiak egotea, batzutan indibidualki ia ezinezkoa dirudien helburuak lortzeko.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?