Coco Chanel: “zu zeu izatea erabakitzen duzun unean hasten da edertasuna”

Denok ezagutzen ditugu Coco Chanelen esaldi famatuak, “Moda pasatzen da, estiloa bakarrik mantentzen da”, edo “Ordezkaezina izateko, desberdina izan behar da”, baina Chanelen ondarea haratago doa. Bere garaiko emakumearen papera aldatzeko ekarpen handia egin zuen eta horregatik plasmatzea nahiko genuke.

Coco Chanelek emakumeengatik 9 gauza egin zituen: Disenatzaile handiak ondorengoentzako utzitako mezuak eta ekintzak pisu handikoak izan ziren modaren munduaren barruan, baina baita emakumearen liberaziorako ere. Ondoan azaltzen dizkizugu, ezagutu ditzazun.

Armairu maskulinoa femeninoarekin nahastu zuen. Galtzak, puntuzko jertseak, oinetako lauak, blazerrak, kapelak… Jarraitzea beharrezkoa da? Coco iritsi zen arte, emakumeak estilo barrokoarekin jazten ziren, apaingarri eta ornamentu handiekin, soineko eta korse deserosoetan enbutituta. Berak liberalizatu zuen silueta eta jantzi eroso maskulinoak egokitu zituen emakumeen gorputzera, bapateko arrakastara eraman zuen nahiz eta garaiko gizartearen parte baten erretizente jokatu bere proposamenein aurrean.

Ile maskulinoaren mozketa popularizatu zuen. Ordurarte, ile luzea gorengo status eta feminitate sinboloa zen, deseroso izan arren eta ez praktikoa emakumearentzat. “Melenaren tiranía”rekin amaitu zuen Cocok eta garçon mozketa famatua popularizatu zuen, ile motza ere hiperfemeninoa izan litekeela ikusaraziz.

Emakume langilearentzat arropa sortu zuen. Emakumeen lan munduratze masibora egokituz. Cocok jantzi deserosoak ezabatu zituen, askatasunez mugitzea ekiditen zutenak, eta sastre bezala tweed bere traje famatua sortu zuen, bi pieza maskulinoen antzekoa; gonak laburtu zituen ere, eskuko poltsei kate bat jarri zion zintzilik eramateko –honela sortu zen Chanel 2.55- orpo ertainengatik edo oinetako lauengatik egin zuen apustu, erraztasunez ibiltzea ahalbidetzen zituztenak. Guzti hau, emakume independiente eta modernoari lagundu ahal izateko.

Bitxigintzaren erabilera popularizatu zuen. Ordurarte, bitxiak status sozialeko sinbolo bat kontsideratzen zen, gutxi batzuen eskura zegoena; zehazki, gizon dirudunena emakumeei oparitzen zizkieten, emakumeek beharrezko askatasun ekonomikoa ez zutelako. Cocori esker eta bitxigintzaren apustuagatik, bere perla famatuengatik besteen artean, ez ziren gizon baten mende egoten apaingarriak jartzeko.

Ongi etorri, urrezko tonua. Udan tonu brontzeatuagoa eta osasungarriagoa izateko nahia berari zor diogu. Coco iritsi zen arte, moreno egotea langilea izatearen sinonimoa zela zoen, klase altuen artean azalaren tonu zuria erakusten zen. Diseinatzaileak bere urrezko tonua –Costa Azulen bere oporretan hondartzan egonaldi luzeak pasa ostean lortuta – modernitate eta glamourraren sinónimo izatera, eta bere bezero guztiak animatu ziren egitera.
Beltza, elegantziaren kolorea. Kolore beltza nobleziaren sinbolo izan bazen ere, Cocoren garaian doluarekin eta alargunen jantziekin asoziatzen zen. Berak, bere Little black dress famatuarekin -1926an sortua- kategoria gorenera eraman zuen eta munduko milioika emakumeentzat aliatu onenean bihurtu zen.

Iraultza sexual bat izan zen. Chanelek maitatzeko askatasuna defendatzen zuen, sexua edo klase soziala kontuan hartu gabe. Maitale asko izan zituen, gizonak nahiz emakumeak, eta ez zen lotsatzen. Bere sexualitate transgersora plasmatzen zen, ez zela uzkurtzen adieraztean. Eta, dakizun bezala, inoiz ez zen ezkondu, ez zuen sinesten inor inorena izan zitekeenik betirako.

Historiako lehenengo emakume enpresaria. Edo gutxienez, lehenengoa ezagutua publiko handi bategatik. Gizonak menderatzen duen mundu batean, Coco aitzindaria zen negozio propioa irekitzea erabaki zuena 1910ean. Hasiera batean, Boy Capel, bere maitalearen laguntza behar izan zuen, banketxeek ez baitzuten emakumeak prestamoetara sartzen uzten, baina Paul Morandek kontatu zuen bezala, eta egileak El aire de Chanel en jasotzen duen bezala, denbora gutxira utzitako dirua itzuli zion eta bere sinaduraren lidergoa hartu zion. 1918an 300 langile zituen bere tailerrean.

Elegantzia eta estiloa klase sozialaren sinonimoak ez direla erakutsi zuen. Modaren demokratizazioa –denek izan dezaketela sarbidea ulertuta- gaur egun oraindkk ere, mantentzen da.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?