Emakume Ekintzaileekin Mahaingurua Bilbao Maker Fairen

Pasatako urriaren 27an emakume ekintzaileekin mahainguru bat antolatu genuen Bilbao Maker Fairen, Euskadiko eta Aragoiko hiru emakume ekintzaileek parte hartu zutelarik. Emakume ekintzaileen arteko elkarrizketagune bat sortzeko helburuarekin antolatu zen ekitaldia eta zalantzak argitzeko, beldurrak adierazteko, anbizioak eta ametsez hitz egiteko konfidantzako klima batean eta emakume ekintzaileek aurre egin beharreko oztopoez solasteko aukera eskaintzea bilatzen zen.
Ekitaldian parte hartu zuen Patricia Herediak, Mamen Urainek eta Monica Calvok, beraien bizipenak partekatu zituzten.

Patricia Heredia.
Txikitatik bere eskuetan erortzen zitzaion guztiagatik kuriositate handia izaten zuen eta oso argi zuen asmatzailea izan nahi zuela. Asmatzaile izateko ezin izan zuenez ikasi, Telekomunikazio Ingeniaria izatea erabaki zuen eta 10 urtez, sistema elektronikoak diseinatzen eta programatzen lan egin zuen audio-digital proiektuentzat.
Bere haurtzaroan gogoratzen du ez zuela beste neskarik ikusten honelako gaietan, bere ikasketetan apenas zeuden neskarik, ezta ere lankideak lantokian. Orain behetik hasita gauzak aldatzeaz saiatzen da, MiniVinci proiektua muntatuz, haurrei teknologia gerturatuz, elektronika irakatsiz, robotika, programazioa, diseinua… mundu teknologikoan murgiltzera animatuaz eta bultzatuaz.

Mamen Urain
Autodidakta donostiar honek betidanik gogoratzen du guztia marrazten. Diseinua eta artea kuriositateak eraman zuten Interiorismoan graduatzera eta moda eta komikian inkursioak egitera, aldi berean bere lehenengo erakusketekin batera. 1990ko hamarkadan Bartzelonara trasladatzen da, eskuz margotutako korbaten marka bat sortzen du bertan, partikularren enkarguak jasotzen dituen bitartean. Dekoraziora eta diseinura urte batzu dedikatu ondoren, 2012an bere jaioterrira itultzea erabakitzen du marrazkilari gisa bokazioa indarrez berriro hartuaz.  Bere izena ilustratzaile bezala MC da eta bere proiektu berria Mamenina Blue bere biñeten bitartez eguneroko errealitate gordina islatzen duelarik.

Monica Calvo
Ingeniaria ogibide, bidaiaria afizioz. Ingeniaria ikastea erabaki zuen robotak sortzeko, bere ibilbide profesionalak proiektuen eta arloen kudeaketara eraman du, lan-taldeen lidergoan batik bat, eta ordutik jabetzen hasi zen genero ikuspegia sartzearen beharraren garrantziaz. Egun trenbide sektorean dihardu lanean.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?