Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik Noka Mentoring aurkeztu dute, euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna indartuko duen formazio eta laguntza programa berri bat
Proposamen honen bidez, hiru zinema-proiektu hautatuko dira eta, urtebetez, prestigiodun 12 mentoreen laguntza eta aholkua izango dute.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik Noka Mentoring aurkeztu dute gaur, euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna ikus-entzunezko sektorean indartu nahi duen formazio eta laguntza programa berri bat. Ekimen honen bidez, egun dauden “kristalezko sabaiak” apurtu nahi dira eta emakumeei laguntza eskaini nahi zaie zinema-proiektuen garapenaren beren lehen esperientzietan. Xede hori lortzeko, mentoring eta laguntza pertsonalizatu programa berri bat jarriko da abian, zeinen bitartez hiru zinema-proiektu hautatuko diren, hirurak luzemetraiak, eta urtebetez, 12 mentoreen bidez, formazioa eta aholkua eskainiko zaien. Babes hori eskainiko duten mentoreak nazioarteko zinemagintza industriatik aukeratuak izango dira, euren prestigioa eta ibilbideagatik.
Deialdia irekita dago. Mentoring eta laguntza programa hau hastear dago eta gaur bertan ireki da proiektuak aurkezteko epea. Deialdia abenduaren 14an itxiko da.
Luzemetraiak egiteko zinema-proiektuak dituzten Euskadiko emakume zinegile guztiek eman dezakete izena Noka Mentoringen, proiektuak fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak izan daitezkeelarik. Proiektuak hautatuko dituen batzordeko kideak honako hauek izango dira: Maialen Beloki (Donostia Zinemaldia), Pau Guillén (Zinegoak) eta konfirmatu behar den hirugarren pertsona bat, bai eta Zineuskadiko Jara Ayucar ere. Batzorde honek hiru proiektu hautatuko ditu, istorioen originaltasuna, sortzaileen talentua edota proposamenaren nazioartekotzeko ahalmen komertziala kontuan hartuz.