Parte-hartze arrakastatsua nesken arteko Tolobolei txapelketan

Toloboleik antolatuta nesken arteko Hondartzako Bolei Txapelketa ospatu zuen pasatako urriaren 21ean Tolosako Ferialekuan. Tolobolei Tolosan jaio den kirol kluba da eta gaur egun bazkide ugari biltzen ditu. Tolosako Ferialekuan biltzen dira bazkideak Boleiaz gozatzeko eta hainbat jarduera garatzen dituzte klubetik: ikastaroak, txapelketa, topaketak…

Pasatako larunbatean, ekimen berri bat abiarazi zuten, nesken arteko 4×4 txapelketa, guztira 40 emakumek parte hartu zuten, hamar taldetan. 16 urtetik gorakoak eta gure bailarako emakumeei zuzendua zegoen txapelketa. Argazkian parte hartu zuten partaideak: Yara Leon, Ainhoa Benitez, Maria Probanza, Miren Pastor, Izadi Garrido, Iara Zumeta, Aiala Nuñez, Teresa Otero, Mireia Bermejo, Alaia Etxeberria, Alaitz Zabala, Rakel Garcia, Kristina Ropero, Alazne Etxeberria, Maria Lasa, Amagoia Tolosa, Laida Lanzeta, Leire Alberdi, Amaia Azkue, Ana Martinez, Maider Lopez, Karmele Aizpuru, Eider Nuñez, Idoia Malcorra, Ana, Idoia Lahidalga, Oihana Pelaez, Leire Olano, Itsaso Garrido, Oihana Larreta, Naiara Civico, Saioa Iparragirre, Amaia Pagola, Itxaso Leon, Monika Colomo, Leire Urrestarazu, Ainhoa Martinez, Amaia Otamendi, Nagore Valles eta Leire Bengoetxea.

Talde irabazleak:
1. Ainhoa Martinez, Amaia Otamendi, Nagore Valles eta Leire Bengoetxea.
2. Maider Lopez, Karmele Aizpuru, Eider Nuñez eta Idoia Malcorra.

WomanSarea sariekin kolaboratu genuen Txapelketan:
-Txapelketako partaide bakoitzarentzat WomanSarea trofeo bat.
-Txapelketako partaideen artean, WomanSarea komunitatean izena emanda zeudenentzat, opari potolo bat, bertako produktuez osatutako saski bat, womansarea merchandising produktuak eta surf o paddle surf ikastaro bat.
-Txapelketako talde irabazleari Lurlan Bistroten afaltzeko opari txartel bat eta bigarren sailkatuari lurretik sukalderan baserritarren produktuak dastatzeko opari txartela.

Txapelketa Tolosako Ferialekuan ospatu zen egun osoan zehar, eta iluntzean ere jarraipena izan zuen, partaideen arteko afariarekin eta DJ Bullek musikarekin girotuta.

Zorionak partaide guztiei, antolakuntzari eta txapelketa posible egin duzuen guztioi. Leku finko baten alde lanean dihardu Tolobolei kirol klubak eta guk bere aldarrikapenarekin bat egin dugu.

Saretu zaitez WomanSarea komunitatean. Parte hartu!

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?