Internet & Euskadi Buber Sariak 2018 sarien 16.edizioa Internet & Euskadi Elkarteak sustatuta pasatako abenduaren 20an ospatu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Sariak entregatuu aurretik, Datorrena 2019 ponentziak jorratu ziren, Lorena Fernandez, Oianko Choperena eta Jorge R. Lopez Benitoren parte hartze hartzearekin.
Hizlarien ondoren Internet & Euskadi Buber Sariak 2018 finalisten aurkezpena eta irabazleen hautaketarekin ekin zioten.
Kultura eta Euskara, Emakumea eta Teknologia, Gaztedia, Senior Proiektua, Software askea, Industria 4.0 eta Herritarren Parte hartzea esparruetan proiektu onenak saritu zituzten.
WomanSarea sare sozialak Emakumea eta Teknologia proiektu onenaren saria jaso zuen. Buber Sariak 2018 WomanSareako bazkidea den Jara Ayucarrek jaso zuen eta Sarea osatzen duten emakume ekintzaile guztiei eskaini zien saria.
Gure bigarrengo Buber Saria da, 2015ean WomanSarea sare soziala saritua izan zen kategoria sozialean proiektu/web onena, bere sustatzaileak Gemma Zelaiak jaso zuen lehenengo saria.