Ibarrako piparra, ezinbesteko osagaia

Meryem Elhou sukaldariari esker, errezeta goxoak prestatzen lagundu digu, errazak diren hainbat errezeta aurkeztu dizkigu, ondo eta gozo jateko.

Meryem Elhou Lurlan Baserritar Elkarteko sukaldaria da. Egun Zaldibian kokatua dagoen Kixkurgune jatetxe-dendan aurkituko duzu. Berarekin bildu gara Ibarrako piparraren inguruan hitz egiteko eta hegaluzez eta piparrak betetako erremolatxa prestatu digu bere sukaldean, Ibarrako Piper Kooperatibak ekoizten dituen pipar ekologikoekin.

Ibarrako piparra ezinbesteko osagaitzat hartuta, hona hemen errezeta goxo bat prestatzeko jarraibideak.

Osagaiak:
• Ibarrako Piparrak.
• Hegaluzea oliotan.
• Erremolatxa.
• Behi-esnea.
• Artoa.
• Jogurta.
• Intxaurrak.
• Sesamoa garrapinatua.
• Perrexila.
• Olioa.

Elaborazioa:

Erremolatxa egosten da. Behin hotz dagoenean zatitzen dira.
Betetzea: Hegaluzea, artoa, piparra txikituta, jogurta naturala, intxaurrak, olioa eta gatza nahasten dira bol batean.
Erremolatxa betetzen da boleko nahasketarekin eta platerean jartzen da erremolatxa eutsiz txotx batekin, gazta takoak eta piparrak. Jogurtarekin dekoratzen da, olioarekin, perrexilarekin eta sesamoarekin.

¡HOLA!

¿Quieres ponerte en contacto? ¿Tienes alguna duda? Rellena el siguiente formulario y te responderemos en la mayor brevedad posible.

Bidaltzen

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
edo

Zure WomanSarea kontua erabili

edo    

Zure datuak ahaztu dituzu?