Iratxe Fresneda zinema-zuzendariak eta unibertsitateko irakasleak Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen autoreen gidoiak aztertuko ditu datorren astelehenean, otsailaren 18an, 18:30etik aurrera Tabakalerako Z aretoan. Hiru zinegileek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik bultzatutako Noka Mentoring programaren lehen topaketa honetan parte hartuko dute. Euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna indartzea helburu duen formazio eta laguntza programa da Noka Mentoring
NOKA Mentoring prestakuntza programak lehen topaketa irekia burutuko du datorren astelehenean gidoi on baten gakoak aztertuko dituen solasaldiarekin. Urte osoan zehar zabalduko den programak mentoreen eta ikasleen arteko prestakuntza saioak eta zinemaren industriako langileei zuzendutako mahai-inguru irekiak konbinatuko ditu.
Mentoretza-programan, zinemaren sektorean ibilbide aitortua duten 12 profesionalek aholkularitza saioak izango dituzte pelikula bat filmatzeko prozesuan dauden hiru euskal emakume zinegilerekin: Agurra izenburuko lehen film luzea filmatzen ari den Itziar Leemans; El Peso dokumentala filmatzen ari den Tamara Lucarini; eta 20.000 especies de abejas izenburuko fikziozko film luzea burutzeko prozesuan dagoen Estibaliz Urresola.
Formazioaren lehen faseak gidoiaren prestakuntza du helburu, eta Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen zinegileak dira lehen etapa honen arduradunak. Izan ere, eurak idatzitako istorioak pantailaratzen dituzte hiru zinegileek: Colellek iaz estreinatutako Con el viento bere lehen film luzearekin hainbat sari eskuratu ditu; Celia Rico zuzendariak dozena bat sari irabazi ditu Viaje al cuarto de una madre opera primarekin; eta Mexikoko zuzendari eta gidoigile Marina Stavenhagenen ibilbidean De la calle edo Viaje redondo pelikulen gidoiak nabarmendu daitezke. Donostian izango dira hiru autoreak otsailaren 18tik 22ra programan parte hartzen duten hiru zinegileekin banakako prestakuntza-saioak egiteko.
Tutoretzaz aparte, hiru mentoreek Iratxe Fresnedak zuzendutako solasaldian parte hartuko dute astelehenean. Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak dokumentalen zuzendaria eta ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea da Fresneda. Topaketa honetan, gonbidatuen filmografiako eszena garrantzitsuen analisia egingo da, baita pelikula eta gidoi on batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak aztertu ere. Solasaldiaren ostean, koktela eskainiko da eta zinema-sektoreko profesionalekin nertworkinga egiteko aukera ere egongo da.
Datozen hileetan, hainbat gai jorratuko dituzten prestakuntza saioak burutuko dira: apirilaren 8tik 12ra zuzendaritzaren inguruko formazioa Alanis filmeko Anahí Berneri zuzendariarekin, Punto de Vista zinema jaialdiko zuzendari Garbiñe Ortegarekin eta El cielo gira filmeko zuzendari Mercedes Álvarezekin; ekainaren 3tik 7ra pelikularen ekoizpena izango dute hizpide Arena Comunicación ekoizpen-etxeko Itziar García Zubirik, Avalon Produccioneseko Maria Zamorak eta Frida Films enpresako Luisa Romeok; eta urrian nazioarteko salmentari eta banaketari buruzko saioak egingo dira Silvia Iturbe aholkulariarekin eta Golem Distribucióneko Marta Artica banatzailearekin. Mentoretza-saioak burutzen diren aste guztietan zinemaren industriako profesionalei zuzendutako jarduera paralelo irekiak egingo dira.
NOKA Mentoring programa astelehenean abiatuko da emakume gidoilarien solasaldiarekin
-
Coofilm, emakume zinegileei zuzendutako kokreazio-bizitokien programa
WomanSarea, , Aktualitatea,Topaketak, generoa,kontziliazioa,networking,prestakuntza,zinema, 0
Zure bizitza pertsonala eta profesionala kontziliatzen ikasi Sektoreko profesionalekin online lan kolaboratiboaren konbinazioari esker, bootcamp estiloan topaketa presentzial intentsiboekin,...
-
Internet & Euskadi Buber Sariak 2018
WomanSarea, , Aktualitatea,Bazkideak, bubber,emakumea,euskadi,Internet,sariak,Teknologia,Web, 0
Internet & Euskadi Buber Sariak 2018 sarien 16.edizioa Internet & Euskadi Elkarteak sustatuta pasatako abenduaren 20an ospatu zen Donostiako...
-
Artea, artisautza eta filosofia lokala bat eginik garagardo botila batean
WomanSarea, , Ekintzailetza,Ekitaldiak,Produktua, artea,bertakoa,talentua, 0
Ttantta garagardoa ez da garagardo sinple bat. Lerro hau irakurtzen zenuen bitartean, ziur pentsatu duzula etiketa guztietan berdina jartzen...
-
LGTB friendly turismoari zuzendutako espazioa
WomanSarea, , Aktualitatea,Topaketak, LGTB,networking,turismoa, 0
Fitur Gay-LGBT (Madrileko Nazioarteko Turismo Feria) definitiboki egonkortu da munduko erreferente bihurtuz LGTB turismoan. Emakume lesbianen beharrak eta kezkak...
-
Angela Davis: “Emakume beltza mugitzen denean, gizartearen egitura osoa mugitzen da berarekin”
WomanSarea, , Aktualitatea,Inspirazioa, 0
Angela Davis, arraza-bereizkeriaren aurka eta giza eskubideen aldeko borrokatzaile sutsuetariko bat da. Ilustrazioa: Ninkane Angela Davis (Birmingham, Alabama, Estatu...
-
Marielle Francoren oroimenak bizirik jarraitzen du, bere hilketaren urtebete ostean
WomanSarea, , Aktualitatea,Inspirazioa, berdintasuna,hezkuntza, 0
Marielle Francisco da Silva (Rio de Janeiro, 1979ko uztailaren 27a – 2018ko martxoaren 14a), ezagunagoa Marielle Franco izenez, brasildar...
-
Donostiako Gabon Azokan, bertako produktuak protagonista
WomanSarea, , Aktualitatea,Azokak, elikadura, 0
Bertako ekoizpena balioan jarri eta sustatzeko helburuarekin, Donostiako Gabonetako Azokan parte hartzen ari da WomanSarea. Ekoizle txikiei ikusgarritasuna ematea...
-
“The Art Factory Inc.” Kontakizun Laburren II. Lehiaketa
WomanSarea, , Ekitaldiak,Lehiaketak, 0
Idazleen eta Artisten Elkarteak, MenosDiez liburu-dendak eta The Art Factory Inc. Elkarte Soziokulturalak “The Art Factory Inc.” Kontakizun Laburren...
Bilatu
Azken Sarrerak
- Paper tailerra Ur Mara Museoan, paper artisau onenaren eskutik
- Marielle Franco: iraultza feministaren eta indakeriaren aurkako ikonoa
- Donostiako Gabon Azokan, bertako produktuak protagonista
- Ziztatzen duten klitoriak: 3D-an autodefentsa tresnak modelatu eta sortzeko lantegia
- “Irun zuzenean” musika jaialdia larunbatean iristen da Irunera